HIPIE

Ipar Euskal herriko ortofonista eta irakasle talde batek euskaraz hizkuntza (a)tipikoaren garapena neurtzeko tresna baten beharra azpimarratu du eta aldarrikatzen du. Atelier des Jours à Venir bitartekaritzaren bidez eta Nouveaux Commanditaires Sciences programaren barnean, proiektu bat martxan jarri da HIPIE izenaren pean: HIzkuntza Patologien Ikerketa Euskaraz eta Eleanizdunetan. Ortofonista taldea, euskal ikasketetan eta neuro/psikohizkuntzalaritzan diharduten bi ikertzaileekin batera tresna bat ko-eraikitzen ari dira. 2018ko ekainetik, ikerketa pilotu bat erematen ari dira testaren baliagarritasuna aztertzeko eta 4 urtetik 8 urte arteko haur euskaldunen gramatikaren garapenaren normak definitzen hasteko. Ikerketa pilotuan oinarrituz,ikerketa handiago bat erematea da helburua haurren hizkuntzaren garapena euskaraz aztertzeko tresna estandarizatu bat sortzeko, ortofonistentzat, eskolentzat eta ikertzaileentzat baliagarria izanen dena.
Ortofonistak: Xantiana Biscaye, Amaia Chevalier, Argitxu Garat, Maiana Irigoien, Laida Irungarrai, Joana Itzaina,
Joana Labeguerie, Eztitxu Oillarburu
Bitartekariak: Claire Ribrault eta Livio Riboli-Sasco (Atelier des Jours à Venir, Fondation de France)
Ikertzaileak: Marie Pourquié eta Maria-Jose Ezeizabarrena (ELEBILAB, Euskal Herriko Uniberstitatea)
Partehartzaileak: Seaska: Louis Dassans eta Baigura ikastolak
2016ko maiatzean abiatua mugagabeko epearekin (ikerketa pilotua, 2018ko ekaina-uztailean eremana 31 haurrekin)